EKOSISTEMA PRODUKTIBO berri baten bila.
"El nuevo ecosistema productivo: fabricación personal, distribuida y abierta"-n aipatzen dan Maker espazioen ideia ondo dau, potentziala dako eta internetak denon eskure itzitzen dauen informaziñuri esker bideragarri ikusten dot. Baie ondiño goiz dala be pentsatzen dot, gaur egun pertsonalki 2 arazo handi ikusten dotezelako:
- Bat, gazte guztidxek okindxun hezkuntza sistemie izango zan, maker espaziuek ez dizelakon okin kontuen eta ondorioz, gaztien artien ezagunek ez dizelako.
- Bestie Fab Lab, Hackerspaces, makerspaces, etab. gaur egun ez dauzela edonoren esku eta nahiz eta informaziño nahikue izan, beharrezko tresneria barik ezin da ezer egin. Testuen esaten dan moduen, gaur egun gutxi batzuen "Hobby" bezela ahal duz hartun.
Espazio produktibo hauen existentziari buruzko hezkuntza falta dazku, espazio hauek non topatu eta zelan erabili ikastie be bai eta eredu honekin aurrera atera dizen enpresen, bulegoen, lan taldeen, proiektuen, etab.-en ereduak ere ezagutzea falta dazku. Horregaitzik diñot oraindik goiz dala, gaur egungo gizartea ez dauelako preparata maker espazioetan oinarritzeko. Baie aldi berien etorkizunien oraingo gizartien dakun industrializazio eta estandarizazio extremuekaz apurtuko dauen arma izango dala pentsatzen dot, eredu berridxeri buruzko hezkuntzie falta da.
Comentarios
Publicar un comentario